XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
F/10 Hedakuntzak.
MAILA.
Oinarrizkotik Aurreratura.
DENBORA.
20-30 minutu.
IKASGELAN.
1 Hartu aipu labur bat, errefrau bat, e. a.
Idatzi arbelean eta eskatu ikasleei kopiatzeko orri zuri baten goialdean.
2 Bakarka nahiz binaka ihardunez, ikasleek.
a hitz klabeak kopiatu behar dituzte jatorrizko esaeratik; b. hitz klabe bakoitzaren azpian, hitz horren definizio laburra idatzi behar dute; c. beharrezko diren gramatikazko aldaketak eginez, definizioak lotu esaldi edo esaldi -sekuentzia berria sortzeko: d. esaldi berriko hitz klabeak kopiatu; e. (b)-(c) urratsak berregiten jarraitu nahi den arte.
ADIBIDEA.
Begira jauzi egin baino lehen
begira(tu): begiak norabait zuzendu
lehen: aurretiaz
jauzi: salto
.
Zuzendu zure begiak enegana.
Aurretiaz salto egin nuen.
zuzendu: zuzen jarri
begiak: ikusmenaren organoak
aurretiaz: aldez aurretik
salto: korri
.
Jarri zuzen ikusmenaren organoak: aldez aurretik korri egin zuen.
BESTE ERA BATZU.
1 Hiztegi elebiduna erabili, hizkuntza batetik bestera txandaka itzuliz.
2 Ondorioen eran jokatu (ikus D/14), etapa bakoitzean paper tolestua 4-6 ikasletako zirkuluan zehar pasatuz.
Eskerrona.
Ariketa hau Oulipo: liburuak iradoki zigun.